2007/07/20

Zubiaren inagurazioa




Alkateak Bellavistako zubia inauguratu zuenean herrian (caserio) festa egin zen. Hemen bertakoen dantza erakustaldia.

Urtebetetze festa



Udaletxeko langile baten urtebetetzeak ospatzen. hemen festa guztietan dantzan ibiltzea ezinbesteko baldintza da.

2007/07/16

Lost In Translation



Pelikula horrek ederki islatzen du nire egoera unea unetan, naiz eta bertan azaltzen den gizarteak eta hemen Pacaipampan topatu dudanak inongo atzekotasunik ez izan, filmeko protagonistaren pareko sentsazioekin bizi naiz. Oso arrotz sentitzen naiz hemen, normala lehen egunetan, baina desiatzen ari naiz behingoz martxan hasi eta gustora sentitzeko. Ez dakit zer egin ez norengara jo ... en fin, espero nire ONGko adiskidea laister etortzea eta zerbaitetan hastea, bestela zoratuko naiz. Jendea atsegina da noski, baina erabat galduta nago, aurrekoan herrirako bidean nentorrela (7 ordu 200 km baino gutxiago egiteko mendi bideetan barrena) nirekin zihoan gizon bati esan nion hemen oraindik dinosauroak ere aurkituko nituela, zibilizaziotik erabat aldenduta dagoen lurraldea baitirudi, mendien artean. Eta nolatan orduan interneterako konexioa? aitortu beharra daukat zenbait gauzek oraindik harritzen nautela, argindarra duela urtebete exkax iritsi zen (lehen motore bidezko generadore bat zuten), ur potablea apenas iristen da leku gutxi batzuetara, berdin desagueekin baina hara non Peruko gobernuari eskerrak satelite bidezko interneteterako sarbide duten ordenagailu batzuek.

Ostiralean herriko udaletxeko langileen artean aurkeztu ninduten, hitzegin ere egin beharra izan nuen, zer esan ez nekiela nengoen, azken finean ez baitakit zihur oraindik zertarako etorri naizen, beno, mami handi gabeko hitz batzuekin agurtu nituen eta ondo hartu zuten. Asanblada horretan bide baten herriko langile baten osasunan hobetzeko nolabaiteko kolekta baten inguruan eztabaidatu zuten eta nik ere parte hartuko nuela esanarekin asko poztu nituen.

Hurrengo egunean alkateak inguruko (2,5 ordutara kotxez) auzo batetara joatera gonbidatu ninduen zubi bat inauguratu behar zuela eta. Goizeko 4tan irtetkoak ginen baina azkenean 5etan azaldu zen txoferra (hemen puntualidade gutxi), nirekin batera gazte batzuk zihoazen zubiari azken ikutuak hemanteko, horien artean bazen bat zeina ordurarte herriko lokal festan ibili zena ezkontza medio (eta niri lotan utzi ez zidana) eta horrexegatik bidaiaren zati bat botaka iragan zuen lehiotik kotxea une bakar batean ere gelditu gabe! Goizean gazte batzuekin batera prestatzen egon nintzen eta gero alkatearen zain geratzekotan hitzeman nuen besteak herrira bueltatzen ziren bitartean. Hara non alkatea 5 ordu beranduago iritxi zen eta ni han bakarrik ezer egin gabe. Jendeak ez zion niri begiratzeari uzten, zooko animalia bainintzan. Argazki batzuk atera nahi eta kamera atera nuenean orduan hurbildu zitzaizkidan eta egia esan asko eskertu nuen haiek galdezka ari zitzaizkidala denbora pasa bainuen; besteak beste gizon bat haritu zitzaidan bibliaren garrantziaz hizketan, nola ulertuko zuen honek dioena, analfabetoa bazen berak aitortu zidan bezala. Kuriosoa ere nola zerabilkiten nire musika entzuteko aparatua. Argi utzi behar izan nuen ez nintzela harrobian lanera etorritako bat, hemen egundoko haserrea dago gai honekin, kanpoko enpresa bat hasi omen da lanean herritarrem borondatearen aurka, ingurumena kaltetuko duelako, horrexegatik bertan egoteko alkatearen baimen berezi bat behar dut eta beti norbaiten konpainian egon (ez egun hartan bezala); geroxeago gai honen inguruan herritar batzuekin hizketan ihardun nuen eta haien hitzetan arazo honek berriz ere indarkeria Peruko lurralde honetara ekartzeko arriskua du, horietako batek ere aitortu zidan bera prest zegoela gerrillari bezala parte hartzeko. Azkenean iritxi zen alkatea eta horrekin batera festa, han ibili ziren bertsoak kantatzen, antzerkietan eta amaitzeko dantzaldiarekin, egun hartan libratzerik izan nuen baina uste dut laister asko nik ere parte hartu beharko dudala. Porcierto, hau dut laugarren eguna hemen eta dagoeneko "musica serrana" delako hau gorroto dut, gaueko ordu gutxi batzuk salbu uneoro entzun daiteke kalean eta gela barruan, ohitu beharko.

Igandea lotan pasa nuen ia osorik, zeozer jateko eta Brasil eta Argentinaren arteko norgehiagoka ikusteko tartea sallbu 26 ordu inguru igaro nituen ohean, bazen garaia zeozer deskantsatzeko.

Gaur ya azkenean lortu dut dutxatzea, aurreko egunetan hoteleko bainugelara joaten nintzen baikoitzean ez zegoen urik, gaurkoan lortu dut, ur hotzarekin noski, eta bide batez arropa ere garbitzeko aprobetxatu dut horretarko prestatua dagoen lekuan, ikusiko dugu nola geratzen den.

Zer gehiago, bihar udaletxeko mutil baten berarekin beste auzo batetara joatera gonbidatu nau, bertakoei ingurumena zaintzeko hitzaldi bat eman behar die eta nik ere hitzegin ezkero serioago hartuko omen dute eta. Auskalo zer esango diedan, baina hemen ezer egin gabe geratzea baino hobea izango da zihur. Ea ez dudan anka sartzen eta hemen ohi den bezala uste eran hitzegiten diedan, izugarri kostatzen baizait, entzun beharko nindukezue bertako herritarrekin hizketan, ahaleginak egin behar ditu haiek bezala hitzegiteko (acá, allá, vacán, cholas, papas , ... ), azentua ere pixkana hartzen ari naiz.

2007/07/11

Donostia, Bilbo, Madrid, Santo Domingo, Lima, Piura ...

... eta biharko zorionez Pacaipampan izango naiz.

Bidaia nekagarria, zer esango dizuet, bakarrik nindoan eta eskerrak ondoan jende jatorra izan dudan. Florencia izan da 11 orduz alboan izan dudan Peruar emakumea, batak besteari elkarren bizitza kontatu diogu, bere 58 urteek mami gehiago izan dute noski: Limatik ordubetera dagoen herrixka bateko nekazaria, duela 8 urte uholde batzuek beren lurrak ondatu zituzten eta seme gazteenari ezin ikasketa ordaindu, Bilboko gizon bati eskerrak Espainian lana lortu zuen etxekolanetarako eta Madriden dihardu ordutik etxe berean. Pentsa, sekula bere herritik atera gabe, halako lan batean aurrenekoz jardunda eta familia atzean utzirik han ekin zion abenturari; horrekin alderatuta nireak eskurtsio txiki bat baino ez du ematen, benetan.

Leher eginda iritxi naiz Piurara baina deskantsatzeko denbora gutxi izan dut, nire gauzak pentsio batean utzi eta beregain nire ardura artu duen CIPCA ONGaren egoitzan pasa dut eguna, bertako jendea ezagutu eta nolabait nire eginbeharrak definituz. Enpresen inguruan ondo formatutako pentsonaren bat espero zuten eta horregaitik baliteke nire lana hasiera batean pentsatua zegonetik hurruntzea, hau da, udaletxearen diagnostiko bat egitearena, eta horren ordez udaletxeko langileen lana erraztuko duen sistema informatikoren bat garatuko dut, ikusiko da. Wilmerrek dena den esan dit, nire egonaldia ez dela lan horretara mugatuko, baizik ete bere asmoa ni inguruko landa auzoetara eramatea dela jendearekin biltzeko eta udaleko erabakietan gogoz parte hartzeko animatzera, paraje politak ikusiko omen ditut.

Txapela buruan eta ibili munduan, halaxe gara ba euskaldunak. Hara non CIPAren egoitzan Donostiar gazte bat ere lanean dabilen, Xabi, bi urtez Liman kooperante gisa lanean ibilia eta duela gutxi hona etorri dena. Badirudi badudala kontaktua hona Piurara jeisten naizenetarako.

Beno ba, alkatearen zain geratzen naiz. Berarekin elkarrizketa izatean habiatuko naiz Pacaipamprantz. Berak esango dit ni hartuko nauen familiarik topatu duen edota nire kontura etxe batean jarriko nauten.

Jo Ta Ke

2007/07/04

Master Of Puppets


Badakit blogaren asmotik urrutzen ari naizela baina ezinezko izan zait tentazioari eustea. Pasadan ostiralean Bilbon izan nintzen besteak beste Metallica ikusten eta nire bizitzako momenturik zorintsuenetako behar izan zela aitortu beharra daukat, amaitzean ezinezko izan zitzaidan iribarrea nire aurpegitik ezabatzea gau osoan zean.

Master Of Puppets, horixe da Metallicaren abesti ezagunetako baten abestiaren titulua, garai hartan (1986) taldekideek zuten cocainaren adikzioa dela eta sorturikoa. Eta orain? zein da "Txotxongiloen Jauna"? kontzertuaren jarraipena egin zuen edozein kazetarik baieztatuko lukeela uste dut orain gu garela Metallicaren esanetara gabiltzan txotxongiloak.

2007/06/28

DO THE EVOLUTION

Youtubeko bideoak nire blogean txertatzeko biderik ba ote dagoen jakin nahiean proba txiki bat egitea otu zait, eta honela Pearl Jam taldearen "Do The Evolution" jartzea lortu dut. Abestia primerakoa da eta honek bideona duen islada ezinhobea, ez dut uste abesti baten mamia hobe irudikatzen duen bideorik existitzen denik, harrigarria nola lor daitekeen laburbiltzea 4 minututan historiaren bilakaera kritiko hau.