Ba ... ez dakit nondik hasi ere. Piurara joan arreko egunetik hasiko naiz. Garai hartan asper xamar eginda nenbilen, lanean aurreratzeko aukerarik ez (udaleko langileekin hitz egin behar eta hauek okupatuak zeuden) eta gainera internet gabe geratu nintzen. Bapatean sekula ikusi gabeko apaiz bat gerturatu zitzaidan Euskal Herria eta batipat Donostia ezagutzen zela esanaz (ni bertakoa nintzela esan zioten, antza). Hizketaldi laburra izan zen gurea baina poztasun handia eman zidan, azkenik lortu nuen norbait topatzea nire jatorrizko bizilekuaren eta Pacaipamparen artean dagoen alde handia ulertuko zuena, nolabait hark ulertzen zuen zein zaila zaidan niri errealitate hontara ohitzea. Eta hori gutxi balitz arratsaldean, Donostia ezaguna zuen beste pertsona bat ezagutu nuen. Kasualitatez enteratu nintzen udaleko saloi nagusian hitzaldi bat zegoela eta hara habiatu nintzen eta bertan zebilen emakumea zen ba Euskal Herrian izandakoa. Azkenean hitzaldia, benetan lau egunetako formakuntza tailerra zela otu zen. Bigarren egunean, goizez baino ezin izan nuen parte hartu, Wilmer nire nagusia Piuratik etorri zen eta berarekin bueltatzeko adostu genuen. Oraingoan, Xabi, Piuran ezagutu dudan Donostiarraren pisuan geratuko nintzen, ta ni pozik, zona akaso ez da hain lasaia (gauez kontuz ibili behar da) baina jendearekin egoteko aukera ematen dit.
Hurrengo egunean CIPCA-ra gerturatu nintzen, bertakoei agurtu eta internetari ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Aitortu behar dut iristean, egoera ez zitzaidala oso xamurra egin, aurreko astean tira-bira txiki bat izan bainuen haiekin baina badirudi dena konpondua zegoela. Arratsaldean, erdigunera gerturatu nintzen zenbait gauza egitera, horien artean postalak bidaltzera, hori Piurako ofizinatik baino ezin baitaiteke egin. Ah, eta kamara berria ere erosi nuen 75€ eurotako prezioan. Gero galdu egin nintzen hirian, CIPCAra nindoalakoan guztiz beste puntara nindoan eta hala nenbilela aurreko egunean Piurara jeisten ezagututako tipo batekin topatu nintzen, ilusioa egin zidan eta nolabait hirian jendea ezagutzeak kasi bertako nintzela sentiarazten ninduen. Gero Radio Cutivalú-koak agurtzera gerturatu nintzen, oso jende jatorra da eta Pacaipampan laster jazoko den erreferendumean (mehatzearena urkakoa) interesatuak daudenez ba nire laguntza eskaini nien. Etxera bueltatu bezain pronto berriz irten beharrean izan nintzen. Yan-ek (ez dakit aurkeztu ote dudan, bera ere etxean bizi da eta Daisy bere bikotea da) homosexualen diskoteka batera eraman gintuen Xabi, bere emaztea den Romy eta ni. Xabi nire tankerakoa da eta ez du oso gustoko dantzan ibiltzea asi que neretzako errazago. Jende gutxi zebilen eta handik taberna batetara hurbildu ginen lasaiago hizketan ibiltzera.
Larunbatean Máncoran izan nintzen eta bakarrik gainera. Gogo piloa nuen hara joateko, Euskal Herrian hain famatua den herritxo honetara. Piurako udaleko turismo egoitzan informatu nintzen guztiaz hori nuela habiatu nintzen autobusera. Lau ordu geroago hantxe nintzen. Ezer baino lehen arropaz aldatu eta nire gauzak uzteko lekua behar nuen. Horretarako Piuran ezagututako emakume batek emandako helbidera gerturatu nintzen, bertako familia ezaguna zuela eta lagunduko zidalakoan. Ta handik herria ezagutu eta argazkiak ateratzera. Han aspaldiko partez ez nintzen guztiz arrotz sentitu, bertakoak ohituak daude kanpotarrek bisita egitera eta nabarikoa zen. Hitz egin nion lehenbizikoak aitortu zidan bezala gainera, euskaldun asko izan dira handik eta ezagunak gaituzte. Ume moko batzuek hellow esaten zidaten bitartean hara non ikurrina topatzen dudan margotuta denda batean, jabeak euskaldunak antza. Baina klaro, gero bainutxo bat ere nahi eta amara non utziko? Ba poliziaren kuartelera jo nuen uztera, hemengo poliziez guztiz ezin daiteke bat fida baina ez nuen beste aukerarik. Ondoren farora gerturatu nintzen herriko panoramika polit bat ikustera, eta hortan nenbilela emakume bat gerturatu zitzaidan laguntza eskatuaz autoarekin. Beno, ez dakit nola baina azkenean bere bizitza guztia kontatzen amaitu zuen, 8 urte ezkonduta eman ondoren duela, apenas bi astetan ezagututako beste batekin alde egin zuela dibortzioa eskatuz, gero bere lurrak okupatu nahian jendea ere izan zuela airean tiroak eginez aurreko egunetan, gero .. a ze historia. Bueltatzean nire lagun Aldorekin afaltzen ibil nintzen erdialdean eta gero honek etxeraino lagundu zidan, berandu baizen eta arriskutsua izan zitekeelakoa. Ta etxera sartzean a ze espektakulua, jendez gainez ikusten dut, Yan erabat mozkor, Tamara izeneko espainiar bat goiko gela batean botat(k)a, … ez dakit ziur zer pentsatuko zuen nire lagunak.
Igandean Pacaipamako langile batzuk etortzekoak ziren herria Piuran promozionatzera. Atsaldeko 15:30tatik 20:00 arte itxaroten egon gintzaizkien eta nada, gaueko 22:30 iritsi omen ziren. Egun hortan sikiera Xabi Eta Romyren marisko goxo goxoa jan nuen.
Aurreko egunean egin beharreko bilera goizean gauzatuko zelakoan joan nintzen CIPCAra. Kontuan izan behar da gainera hilabete generamala egin nahien Wilmer eta ni, ta haien mesedetako gauza zen, ODER (Oficina de Desarrollo Rural) delakoa hobe antolatua egoteko. Ba orduan ere ezin. Hasteko auren nagusia azaldu ez zelako, 4 egun omen zeramatzan mozkor Pacaipampan eta ez zela jeitsi. Gero gainera esposiziorako stand-a ez zuten prestatua asi que ni joan behar izan nintzen laguntzera. Azkenean Piurako jendearen artea panfletoak banatzen amaitu nuen, erakustaldira gerturatzeko eskatuz, pentsatuko duzue, berez ya jendeak asko begiratzen banau orduko hartan zein harridura aurpegiarekin begiratzen ninduten. Nik ere, nire lan partikularrerako, haiekin bildu egin beharra nuen (bi aste itxaroten), informazio bat eskuratzeko baina oraingoz ez dut exiturik izan.
Ta horixe izan zen ba Piurako nire bigarren periploa. Goizean autobusa hartu eta Pacaipampara. 7 ordu t’erdi geroago han nintzen. Lehen lana dutxa hartzea ta hor ere komeriak. Beno, egia esan ez, baina kurioso behintzat bai. Etxeko dutxaren paretetako bat motz xamarra da, tapatzen nau baina inor eskaileretan jarri ezkero ba ikusi egiten da. Ba 9 urteko neskato bat etorri zen etxera bere amarekin ez dakit zer demontretara eta amakak arropa garbitu bitartean ez zitzaion beste ezer okurritu niri begira egotea baino, dutxatzen nintzen bitartean. Pues bueno, ama hor zuen ezer esaten ez ziona ta niri, ba egia esan ez zidan axola asi que …
Asteazkenean berriz lanera eta ezer aipagarririk ez kontatzeko. Ostegunean herria ia utsik, jai da igandera arte denak Piurara joan dira ta nik lanean zertxobait aurreratzeko aprobetxatu dut. Bide batez Oliver-i (nire etxeko familiko biloba) ingeles eta ordenagailu klaseak eman dizkiot.