2007/10/11

Paradise City

Take me down to the paradise city
Where the grass is green
And the girls are pretty
Take me home (Oh, won't you please take me home)

2007/09/23

The Final Countdown

We're leaving together,
But still it's farewell
And maybe we'll come back,
To Pacaipampa, who can tell ?
I guess there is no one to blame
We're leaving ground
Will things ever be the same again?

It's the final countdown...

We're heading for Donostia and still we stand tall
Cause maybe they've seen us and welcome us all
With so many light years to go and things to be found
I'm sure that we'll all miss her so

2007/09/21

Ez dut bueltatu nahi

Baina ez dago beste aukerarik. Pena da, oraintxe beneta gustora sentitzen hasia nintzen, iritsi nintzenean eta hau ezagutzen hasi nintzenean ez nuen halakorik pasako zitzaidanik baina halaxe da. Asko kostatako gauzak gero gehiago baloratzen omen dira.

2007/09/13

Erabakitzeko Eskubidearen Alde (amaitu gabe)


Ez, ez pentsa Euskal Herriaz ari naizenik, Pacaipanpa eta inguruko lurraldeetaz baizik. Duela hilabete inguru, herrian egin zen manifestaldi bati buruz jardun nuen, bideo bat ere igo nuen, giroa islatzeko, oraingoan herri galdeketa izan da motibo berdinez.



Jarraian arazoaren inguruan hiruzpalau lerro idatziko dut hemengo arazoaz jakitun izan zaitezken, http://www.todosobremajaz.com/ helbidean informazio gehiago duzue eskura. (IDAZTEA FALTA DA)

Igandean izan zen herri galdeketa aipatutako hiru lurraldeetan. Podernet kontsultoratik 4 kide etorri ziren duela bi aste dena ondo antolatua gera zedin eta denbora honeta lagun egin ginenez, egun hortan bereiekin parte hartzera gonbidatu ninduten, eta ni pozik baina pozikago. Sekulako esperientzia izan da, Perutik eramango dudan apartena, barrutik bizi ahal izan nuen dena. hantxe neukan nire petoa jendeari zein auletan bozkatu behar zuen esateko, nazioarteko behatzaileekin ere ibili nintzen, kontaketa, aktak eskaneatze, .. en fin. Ta gainera bertako jendeak asko apreziatu zuen ni lan honetan ibiltzea, beraientzat hil ala biziko kontua baita, pentsa, hona gerturatu zirenak nekazariak ziren, aurreko egunean mendian goran beren etxeetatik irten eta 12 ordu inguruz ibiltzn pasatakoak. Gauez etorri ziren jateko zeozer zekartela, asko beren umetxoekin, bozka eman ta buelta. (BUKATZEA FALTA DA).



http://www.consultavecinal.org helbidean bozketaren emaitzak dituzue, argi dago mehatzearen aurkako aukera gaildendu zela. Pacaipampaman parte hartzea %71ko izann zen, bozen %97ak ezetza emanda.

Beste helbide honetan nire lagun batek gai honen inguruan egindako eritzi artikulu bat irakur dezakezue http://huamanripa.blogspot.com/2007/09/por-el-respeto-la-gente-de-la-sierra-de.html

2007/09/04

(no tittle)


So, here goes my second post in english. As you might have realized I have writen a lot since the previous one and its not easy to summarize all that now.

First of all I'm not in a hotel anymore but with a local familly. The house is great, I have already posted a video with it, I like it a lot. Familly members are very nice with me, they always take care I'm OK and most importantly the food is excellent, I couldn't be more happy with them.

Three weeks ago there was a demostration in Pacaipampa against the mining activity. That's a big issue in theese lands where about 95% of the populations is farmer and mines would contaminate the enviroments puting in danger their way of live. So, I was taking pictures to the demostration (by the way, quite risky, as people from all the villages came and thought I was working for the mine company) and suddelnty my digital camera fell of and broke down. Then at the same time I got sick and I was about three days almost all the time at home in the bed. So the fiestas of Pacaipampa came and I couldn't enjoy them, not even take a picture to show to you. Hopefully the sickness went off and I could buy a new camera for just 75€, great isn't it? It was also that time when there was an earthquake in the south of Peru but there was no incidence here.

During this time I had too the oportunity to see some of the beautys of the region. Athe the beginning of Agusut I went to a Viallage called Totora, from where doing treking I could reach the Paramo Lake, amazing indeed. In the other hand 10 days ago I coud swam in the Pacific Ocean when I went to visit the beach of Máncora.

And this is all up to now.

2007/08/27

Bueltan Piuran

Piuratik bueltan naiz Pacaipampan eta badirudi bueltatu zaigula interneta. hori bai blogean sartzeko arazotxo batzuk ditut eta zeharka egin behar dut era konplikatu batean. Argazkiak ere ezin ditzaket igo ya. Baina tia, idatzi egin dezaket asi que ...

Ba ... ez dakit nondik hasi ere. Piurara joan arreko egunetik hasiko naiz. Garai hartan asper xamar eginda nenbilen, lanean aurreratzeko aukerarik ez (udaleko langileekin hitz egin behar eta hauek okupatuak zeuden) eta gainera internet gabe geratu nintzen. Bapatean sekula ikusi gabeko apaiz bat gerturatu zitzaidan Euskal Herria eta batipat Donostia ezagutzen zela esanaz (ni bertakoa nintzela esan zioten, antza). Hizketaldi laburra izan zen gurea baina poztasun handia eman zidan, azkenik lortu nuen norbait topatzea nire jatorrizko bizilekuaren eta Pacaipamparen artean dagoen alde handia ulertuko zuena, nolabait hark ulertzen zuen zein zaila zaidan niri errealitate hontara ohitzea. Eta hori gutxi balitz arratsaldean, Donostia ezaguna zuen beste pertsona bat ezagutu nuen. Kasualitatez enteratu nintzen udaleko saloi nagusian hitzaldi bat zegoela eta hara habiatu nintzen eta bertan zebilen emakumea zen ba Euskal Herrian izandakoa. Azkenean hitzaldia, benetan lau egunetako formakuntza tailerra zela otu zen. Bigarren egunean, goizez baino ezin izan nuen parte hartu, Wilmer nire nagusia Piuratik etorri zen eta berarekin bueltatzeko adostu genuen. Oraingoan, Xabi, Piuran ezagutu dudan Donostiarraren pisuan geratuko nintzen, ta ni pozik, zona akaso ez da hain lasaia (gauez kontuz ibili behar da) baina jendearekin egoteko aukera ematen dit.

Hurrengo egunean CIPCA-ra gerturatu nintzen, bertakoei agurtu eta internetari ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Aitortu behar dut iristean, egoera ez zitzaidala oso xamurra egin, aurreko astean tira-bira txiki bat izan bainuen haiekin baina badirudi dena konpondua zegoela. Arratsaldean, erdigunera gerturatu nintzen zenbait gauza egitera, horien artean postalak bidaltzera, hori Piurako ofizinatik baino ezin baitaiteke egin. Ah, eta kamara berria ere erosi nuen 75€ eurotako prezioan. Gero galdu egin nintzen hirian, CIPCAra nindoalakoan guztiz beste puntara nindoan eta hala nenbilela aurreko egunean Piurara jeisten ezagututako tipo batekin topatu nintzen, ilusioa egin zidan eta nolabait hirian jendea ezagutzeak kasi bertako nintzela sentiarazten ninduen. Gero Radio Cutivalú-koak agurtzera gerturatu nintzen, oso jende jatorra da eta Pacaipampan laster jazoko den erreferendumean (mehatzearena urkakoa) interesatuak daudenez ba nire laguntza eskaini nien. Etxera bueltatu bezain pronto berriz irten beharrean izan nintzen. Yan-ek (ez dakit aurkeztu ote dudan, bera ere etxean bizi da eta Daisy bere bikotea da) homosexualen diskoteka batera eraman gintuen Xabi, bere emaztea den Romy eta ni. Xabi nire tankerakoa da eta ez du oso gustoko dantzan ibiltzea asi que neretzako errazago. Jende gutxi zebilen eta handik taberna batetara hurbildu ginen lasaiago hizketan ibiltzera.

Larunbatean Máncoran izan nintzen eta bakarrik gainera. Gogo piloa nuen hara joateko, Euskal Herrian hain famatua den herritxo honetara. Piurako udaleko turismo egoitzan informatu nintzen guztiaz hori nuela habiatu nintzen autobusera. Lau ordu geroago hantxe nintzen. Ezer baino lehen arropaz aldatu eta nire gauzak uzteko lekua behar nuen. Horretarako Piuran ezagututako emakume batek emandako helbidera gerturatu nintzen, bertako familia ezaguna zuela eta lagunduko zidalakoan. Ta handik herria ezagutu eta argazkiak ateratzera. Han aspaldiko partez ez nintzen guztiz arrotz sentitu, bertakoak ohituak daude kanpotarrek bisita egitera eta nabarikoa zen. Hitz egin nion lehenbizikoak aitortu zidan bezala gainera, euskaldun asko izan dira handik eta ezagunak gaituzte. Ume moko batzuek hellow esaten zidaten bitartean hara non ikurrina topatzen dudan margotuta denda batean, jabeak euskaldunak antza. Baina klaro, gero bainutxo bat ere nahi eta amara non utziko? Ba poliziaren kuartelera jo nuen uztera, hemengo poliziez guztiz ezin daiteke bat fida baina ez nuen beste aukerarik. Ondoren farora gerturatu nintzen herriko panoramika polit bat ikustera, eta hortan nenbilela emakume bat gerturatu zitzaidan laguntza eskatuaz autoarekin. Beno, ez dakit nola baina azkenean bere bizitza guztia kontatzen amaitu zuen, 8 urte ezkonduta eman ondoren duela, apenas bi astetan ezagututako beste batekin alde egin zuela dibortzioa eskatuz, gero bere lurrak okupatu nahian jendea ere izan zuela airean tiroak eginez aurreko egunetan, gero .. a ze historia. Bueltatzean nire lagun Aldorekin afaltzen ibil nintzen erdialdean eta gero honek etxeraino lagundu zidan, berandu baizen eta arriskutsua izan zitekeelakoa. Ta etxera sartzean a ze espektakulua, jendez gainez ikusten dut, Yan erabat mozkor, Tamara izeneko espainiar bat goiko gela batean botat(k)a, … ez dakit ziur zer pentsatuko zuen nire lagunak.

Igandean Pacaipamako langile batzuk etortzekoak ziren herria Piuran promozionatzera. Atsaldeko 15:30tatik 20:00 arte itxaroten egon gintzaizkien eta nada, gaueko 22:30 iritsi omen ziren. Egun hortan sikiera Xabi Eta Romyren marisko goxo goxoa jan nuen.

Aurreko egunean egin beharreko bilera goizean gauzatuko zelakoan joan nintzen CIPCAra. Kontuan izan behar da gainera hilabete generamala egin nahien Wilmer eta ni, ta haien mesedetako gauza zen, ODER (Oficina de Desarrollo Rural) delakoa hobe antolatua egoteko. Ba orduan ere ezin. Hasteko auren nagusia azaldu ez zelako, 4 egun omen zeramatzan mozkor Pacaipampan eta ez zela jeitsi. Gero gainera esposiziorako stand-a ez zuten prestatua asi que ni joan behar izan nintzen laguntzera. Azkenean Piurako jendearen artea panfletoak banatzen amaitu nuen, erakustaldira gerturatzeko eskatuz, pentsatuko duzue, berez ya jendeak asko begiratzen banau orduko hartan zein harridura aurpegiarekin begiratzen ninduten. Nik ere, nire lan partikularrerako, haiekin bildu egin beharra nuen (bi aste itxaroten), informazio bat eskuratzeko baina oraingoz ez dut exiturik izan.

Ta horixe izan zen ba Piurako nire bigarren periploa. Goizean autobusa hartu eta Pacaipampara. 7 ordu t’erdi geroago han nintzen. Lehen lana dutxa hartzea ta hor ere komeriak. Beno, egia esan ez, baina kurioso behintzat bai. Etxeko dutxaren paretetako bat motz xamarra da, tapatzen nau baina inor eskaileretan jarri ezkero ba ikusi egiten da. Ba 9 urteko neskato bat etorri zen etxera bere amarekin ez dakit zer demontretara eta amakak arropa garbitu bitartean ez zitzaion beste ezer okurritu niri begira egotea baino, dutxatzen nintzen bitartean. Pues bueno, ama hor zuen ezer esaten ez ziona ta niri, ba egia esan ez zidan axola asi que …



Asteazkenean berriz lanera eta ezer aipagarririk ez kontatzeko. Ostegunean herria ia utsik, jai da igandera arte denak Piurara joan dira ta nik lanean zertxobait aurreratzeko aprobetxatu dut. Bide batez Oliver-i (nire etxeko familiko biloba) ingeles eta ordenagailu klaseak eman dizkiot.

2007/08/24

Quema de castillo

Pacaipampako festetan gauzatu zenean ezin izan nuen grabatu kamararekin dakizuen ezbeharrarengaitik baina horrenbste gustatu zitzaidanez ba youtuben topatu dudan antzeko bat jartzea otu zait.

Argazkiak

Pixkanaka bilduma osatzen doa

andoniquechua.shutterfly.com/action/?a=0AbOWTRs4bNmLxY

Gora Herria

2007/08/22

Alive!

...I feel so alive, that I can think I can fly...
Beno, lehenik eta behin ondo nagoela esan behar. Hondamendia no jazo den eta ni non nagoen dakitenez segituan ohartaraziko ziren ni oso hurrun nagoella ezer sentitzeko ere. Ta halaxe ian da, baina klaro horrekin batera interneteko konexioa eten egin da ta klaro ezin ba iristen zitzaizkidan mezuei erantzun, ama ere arduratuta neukan, eskerrak telefonoak funtzionatzen zuen.

Goazen harira. Pasadan asteuruan Nangayn izan naiz, 3 ordutara dagoen herritxo batetara. Oraingoan askoz ere komodoago sentitu naiz, ez zabilen horrenbeste mozkor eta zeudenak aguantatzeko arazorik ez. Pixkanaka gainera bertaen hizkerara moldatzen ari naiz ze nahiz eta hemen gazteleraz hitzegin aitortu beharra daukat askotan ez diedala ulertzen esaten dutena. Ta klaro okerrena beraien artean brometan ari direnean da, hitz asko ez ditut ezagutzen eta bestei bigarren zentzu bat ematen diete, eta ni kirston inozko aurpegiarekin geratzen naiz denak barrez ari direnean ta horrek are eta gehaigo barrearazten ditu.


























Ba beno, festa oso ondo egon zela ba, dantzatzen ere ausartu nintzen oraingoan. Festaren aitzakia alkatearen partidu plotikoa den Alternativa Campesinaren ekitaldia zen. Jatekoak ekarri zituzten bertakoan artean banatzeko duela gutxi eginiko hauteskundeetan herritarrek eskainitako konfidantza eskertuz. Duela gutxi arte, 97 urtez, partidu politiko bat egon da alkatetzan zeinak batipat dirudunen babesa baino ez zuen, herritarren %98a diren nekazariek ez zuten hauteskundeetan parte hartzeko ohiturarik eta orain honek horixe lortu du, landa guneetan bizi direnek ere botua ematea, bera izanok garaile.

Astelehenean berriz ere nire 'chamba'-ra bueltatu nintzen. Aipatzeko bakarra gauekoa da. Limatik inspektore bat etorri zen antza denez zenbait irregularidade egon direlakoan. Zenabit dokumentori abokatuak idatzitako erresoluzioak falta zitzaizkiola eta dozenaka orri fotokopiatzen jarri ninduten, pare bat ordu igaroko nituen hortan, baina beno, nire musika jarri eta gustora baino gustorago.

Asteartea: hemen denak aztoratu xamar jarraitzen dute. Arratsalde osoa udaletxeko abokatuari bere erresoluzio guztiak ordenatzen aritu natzaio, gauzak horrela edukitzea ere.

2007/08/17

Aste Nagusia

Iritsi dira festak Pacaipampara, ta ni kamara gabe hemengo giroa islatzeko, azaltzen saiatuko naiz.

Herriko plaza kaleko saltzaileez gainezka dago, apenas dago zirrikiturik ibiltzeko. Hauek herriz herri beren produktuak saltzen dabiltzanak dira eta euren denetan bizi dira, lo hortxe egiten dute, jan ere, beharrak ba txokoren batean edo, ez dakit baina hemen sekulako kiratsa dago. Ta klaro hanibeste jenderen artean ezin ba nire lagunak aurkitu asi que apenas egin dut ezer. Atzo gabean nire hemengo familiarekin Castillo dioten espektakulua ikustera joan nintzen. Ez nuen ezer handiri kespero eta akaso horrexegatik harrituta geratu nintzen ikusi nuenarekin, su artifizialez eta petardoez ekipatutako kainaberazko eraikin altu bat montatua zegoen zeinetatik argiak etab ateratzen ziren baina modu programatuan, Donostian ditugun suen antzerakoekin amaiera emateko. Aste nagusian nengoela zirudien, asko gustatu zitzaidan.

Gaur goizean etxekoekin mezetan izan naiz. Urteko egunik garrantsitsuena da, Asuntzioko Ama Birginarena eta kuriosidadez bada ere joan egin naiz. Ta hor ezin esan diferentzia nabarmenik topatu udanik EHrekin, hori bai, jendea gainezko, beren gauzekin, betiko desorganizazioa baina tira. Ateratzean apaizetako batekin hizketaldi txiki bat izateko abagunea izan dut eta hra non 7 urterako Argeliara joateko prest dagoen, buf iruditu zait ez duela oso argi nora dihoan, nik uste pixkat arduraturik utzi dudala baian arrazoiarekin.

Ahazten zitzaidan. Nik ez dut ikusi baina esan didatenez atzo gizon bat ibili omen zen plazan zehar bere haur jaio berria doain eskeiniz, berak ezin zuela eta haren kargu egin eta hemen ondoko herriko emakume batek hartu duela.

Amaitzeko, hemen uzten dizuet aurreko eguneko mobilizazioko argazki bat.

2007/08/14

Ondartza/Mendia (2)

Astelehena 4: Goizean etxeko laneatan laguntzen geratu nintzen. Gauena kasulaidadez (como no) urtebetetze festa batean azaldu nintzen baina denbora gutxirako.

Asteastea 5: Egun honetan ya Gerentearekin elkartu nintzen nik pentsatuta daukadan lanaz hitzegiteko. Atsaldean area guztietako arduradunekin elkartzeko konprometitu ginen baina nada.

Asteazkena 6: Ohiko atzerapenarekin eta ni pertsonaldi jendaren bila joan behar izanik baina azkenean bilera gauzatu zen. Oso kontentu atera nintzen, bentan positiboa. Gero eguerdian beste eskontza bat ikusteko parada izan nuen ofizinan baina oraigoan argazkiak ateratze nintzan eskatu zidaten, bideoren bat ere asi que bodako fotografoa nintzela esan daiteke.

Osteguna 7: uste dut datekin nahasteren bat izan dudala, osteguna hilak 9 baitzen. Beno, goizean lanean baina ya funamendu pixkatekin, jendeakin hitzetan etab, gero hurrengo eguneko mobilizazioaren prestaketak eta gauen hizketaldi luzea hemen nagoenetik nire lagun minenak diren marco eta Aldorekin.

Ostirala 10: udaletxeko langileeak, ingurumenaren aldeko mobilizazioara etorritako milaka jenderentzako janaria prestatzeko konprometitu ginen eta hortan igaro genuen goiza. Gerokoa uste dut azaldu dudala dagoeneko.

Larunbata, Igandea: dagoeneko nekatuz naiz idazteaz (eta zuek irakurtzeaz seguro) asi que motza izango naiz
. Gaixo nengoen asi que basicamente ohean egon naiz liburuak irakurtzen.

Astelehena: lanean.

Uffffffff, bukatu dut. Barkamenak aktsak guztiengatik.

Hábleme en cristiano!

Bueno por fin me he animado a escribir en castellano pero que no sirva de precedente. Lo hago más que nada por Wilmer, de quién soy su discípulo, Esti qu es mi ángel de la guarda y mis amigos de Pacaipampa, especialmente Marco, el Vasco Arana y Giselita. Tamabién para mi amiga Paloma con quién a veces discuto si compartimos nacionalidad o no, jeje.

Ni es mi intención contar gran cosa, la verdad es que a veces me parece que no hago más que escribir y repetirme. Tan solo quiero que sepan que también me acuerdo de ustedes y aquí teneis pues constancia de ello.

Me encuentro de maravilla en Pacaipampa pero a uno se le hace dificil acostumbrarse a TODO. Venía informado sobre cómo iba a ser esto pero la verdad cada día qué pasa me sorprendo más de algunas cosas. No sabría explicarlo, a los de acá por supuesto que no lo entenderán pues para ellos es lo normal y para los de allá pues tendrían que venir y vivir unos día para comprenderlo, la verdad es que me siento muy afortunado de tener esta experiencia única.

Siempre hay cosas de las que uno puede quejarse, con la mentalidad europea claro, pero hay otras muchas cosas que me han sorprendido en positivo. Nunca pensé que la gente me trataría tan bien, me saludan por la calle con mi nombre cuando yo apenas recuerdo unos cuantos, tengo amigos que son casi como de mi kuadrila, la familia con la que convido me trata de maravilla y en el lugar donde trabajo, la Municipalidad, la gente se muestra amable para ayudar en lo que les pido.



Con esto termino, saludos a todos.

2007/08/13

Ondartza/Mendia (1)

Uztaileko azken astelehenetik ekingo diot: egun honetan Xabik eta Palomak bere etxera gonbidatu ninduten beraiekin afaltzera, han Deisy eta Yang-ekin elkartu ginen. Bua, momentu batez bazirudien berriz ere etxean nintzela EHan, behar nuen horrelako zeozer. Patata tortilla jan, Piperrak entzun ... eta nola ez gure politika kontuetaz hitzegiten amaitu genuen azkenean Xabi eta ni ez besterik geratzen ginela ohartu ginen arte. Goizeko ordubiak ziren eta auzoa ere munduko seguruena ez zenez ha lotan geratzeko gonbiteari baiezkoa eman dion.

Asteartea 30: Piuran nengoela zer egin jakin ez eta zorte onez CIPCAren egoitzatik erretrasmititzen duen Radio Cutivalú-ko kide batzuekin kostatko toki batetara joan nintzen haiek lan bat zutela eta. Herria Colán zuen izena eta ondartza ikustearekin batera Donostko oroitzapenak etorri zitzaizkidan gogora, oso toki plota zen, argazki batzuk ikusgai dituzue hortarako dudan web orrian.

Asteazkena 31: Ya konfidantza pixkt hartu nuen Piuran bakarrik ibiltzeko eta zentrula gerturatu nintzen behar nituen erosketak egiteko.

Osteguna 1: Buelta Pacaipampara baina oraingoan autobusean (pentsatzea ere haraino iritsiko zela bideo horietatik!). Iristean hantxe nuen nire familia berria ni jasotzeko prest. Aurkeztu egingo dizkizuet: aita irakasle eta herriko alkate 9 urtez Salomon da, ama berriz Margarita, bi seme ta alaba dituzte hirurak Piuran bizi direnak, orain horietako aurra haiekin dute, 12 urteko Oliverrek azken 10 urteak hemen igaro ditu bere aitonekin.

Ostirala 2: buelta lanera baina ez luzarorako, atsaldean futbolean aritzeko gonbidatu baininduten, udaletxeko langileen artean, alkatea barne. Gol bat sartu nuen.



Larunbata 3: Alkateak gobidatuta autoz 4'30da dagoen Totora herrira joan ginene udaletxeko langile gehieneak goizeko 4tan habiaturik. 50bat pertsona izango giene 4 kamionetetan asi que pentsatuko duzue nola gindoazen. Antza festak ziren egun hartan eta hurrengoan eta alkatera konprometitua zegoen gu hara eramatera. Nik mendian ibiltzeko aprobetxatu nuen. Bi orduko ibilaldiaren ondoren (por cierto batere ezagutzen ez nuen unibertstateko jendearekin) iritsi ginen helmugara, laku zoragarri abt, argazkiak ere hor nonbait dituzue. Bueltatu bezain pronto zaldi lasterketa, beno exibizioa esango genuke hobe. Ta gauen, nola ez, festa, ta nik non lo egingo nuen ez nekiela, hor bakoitza bere kasa moldatu behar. Azkenean eskerrak Salomon azaldu zitzaidan lotako lekua eskeiniz, bazuela berak lagun bat han eta ohe bat utziko zigula bihontzat.

Igandea 3: Jeiki ta nire harridurarako han zeuden ia langile guztiak eta prentsa ere. Azkenean Pirako telebistarako, irratirako eta errebista batetarako elkarrizketak egiten amaitu nuen, argazkiak atera zizkidaten eta inkluso bertako gaztak promozionatzeko spot batean parte hartu nuen. Beno atsaldean berriz ere zaldi lasterketa izan genuen baina oraigoaz emakumeekin. Ta gero festa, betiko moduan, baina oraingoaz gazki pasatu nuen, asko ya oso edanda zebiltzan eta hemen norbaitek arrapatzen zaituenean ezin ezetz esan. Ta beraiek eskeinitako edan egin behar, bereiek dioten bezala, politika da. Ta claro nik Cañazo deakoa ezin sikiera usaindu. Gero nahiko dute ni bertakoekin sozializatzea, baina nola? ez naute lasai uzten, batzuk gainera iraindu egiten naute meatzekoa naizela pentsatuz. oso argi ibili behar naiz mozkorretatik alde egiteko, beno eta nirekin dantza egin nahi duten emakumeez ere, egia esan. Pacaipamparako buelta show itzela izan zen. Gaueko 10etan habiatu behar eta azkenea 12tan betiko moduan, gero txoferra mozkorturik atera genuen dantzalditik, horren ordez bida hauetan sekula gidatu gabeko bat jarri zen (eta benetan hontarako karnet berezia behar litzatekeela). Hasi bezain pronto beste bideahartu genuen, kamionetaren atzeko partean txoferra eta beste mozkor bat genituen denbora guztian tontakeriak (baina barregarriak) esaten lotan saiatzen ari ginen beste 7ekin batera (txoferraren semea barne). Gero herriko umeak atzetik korrika genituen beren linternarekin kamionetara igo nahian (bestela oinez jeitsi behar zuten zihoazen tokira, ausaklo zenbat denboraz) ta klaro ez zegoen ba leku gehiagorik, handik geroxeagoara konturatu ginen manten hartetik bat azaldu ziatzaigula. Goizeko 5etan iritsi ginen eta hurrengo goizean oski ez nintzen lanera joan.

And the Winner is ....

Buf, oraingoan denbora dexente igaro dut idatzi gabe baina lanpetu xamar ibili naiz. Nire lana ya guztiz definitua dago eta asi neiz martxan 8:00-13:00, 14:30-18:30, 19:30-20:30 ordutegian, tartean otorduetarako ditudalarik, aunque aitortu beharra dauakt presio handirik ez dudala laneran, martxa lasaiean nabil, ez baitut inor nire nagusia denik.

Asko dut kontatzeko eta bi mezutan banaduko dut, lehen hau orokorxeagoa da eta bestean ya egunez egun joango naiz gauzak kontatzen.

Hasteko jakinarazi behar dizuet ahul xamar ibili naizela azken hiru egunetan. Ostiralean apetitua gabe jeiki nintzen eta gaur arte apenas jan dut ezer, sueroa hartzen ibili naiz, indarrak ere faltan nituela somatzen nuen eta apenas jeiki naiz ohetik, irakrtzen ibili naiz, buruko min pixkat ere, ... baina tira halako molestia handirik ere ez dut izan eta etorri den bezala supongo que joango dela, orain behintzat ofizinan nago eta ondo antza denez. Hori bai hemen medikutan jolastu beharra iza dut. Hasteko emakumeek beren hilekorako hartzen dituzten pastillak erosi eta hartu ditut amesgaiztoko bidaia horietan (eta ez nabil exageratzen) marea ez nadin. Gero egun hauetan izan dudan buruko mina usatzeko etxean topatu dudan jarabe bat hartu dut, paracetamol dauka asi que onerako izango dudala pentsatzen dut. Zer gehiago, beno ura potabilizatzeko pastillak. Diarrearentzako pastillak ere baditut eta egun hauetan gainera sueroa ere hartu dut. Ahazten zaidan zeozer egongo da bian vamos que hemengo janaria guztiz naturala baina gero nik a ze nolako nahasteak egiten ditudan.

Ba ostiralean bertan ere izan zen beste zeozer, argazki kamara matxuratu nuen! eta ez dut uste konpontzerik izango dudanik. Lurrera erosi eta objetiboa kamaratik atera zen. Badakiat dela ia bi urte erosi nuenean apostuak egiten ibili zirela koadrilan ea noizko berria behar (ze daramadan istorialarekin ...) baina sentitzen dut esatea inork ez duzuela asmatu.

Eta hori gutxi balitz orain badirudi nire bertako ONGa molestu xamar dabiltzala nirekin, beno nire ustea da, zuzenean ez baitut hitzegin beraiekin biana hala dirudi. Txosten bat idazteko eskatu zidaten lehen hilabete honen balorazio pertsonalari buruz eta ez zaie asko gustatu zenbait gauzetan ni kritiko xamarra izatea haiekin. Beno, espero zitekeen. Inportanteena da hartu naen familiarekin ezinhobe nagoela, haien seme euskalduntzat naukate, eta lanean nabilen udaletxean ere ustez oso kontentu daudela.

Bertako jendeak ere asko apreziatzen nau, denei agurtu eta hitzegiten diedanez oso ondo tratatzen naute eta errespetu handia didate. Udaletxeko gerentean ere esan dit harrituta daude zeren azkar integratu naizen herrian eta pozik daudela nola sozializatzen naizen. Hemengo askok gutxitasun konplexua dute baina ni uneoro saiatzen naiz argi uzten itxura desberdieko izanik ere beraien parekoa naizela, uste dut ulertzen dutela pertsona ona naizela eta ez dudala asmo txarrik.

Agurtzearena atera denenz modu kontatu egingo dizuet kurioso baita. Herriko jendearekn ere antzeko da baina landa guneetara atera eta batenbat ikusi ezkero hau da protokoloa: 1-"¿Como está (nik)?", 2-"¿Como está (berak)?", 3- eskua eman, 4- momentu bat itxaron, 5- eskua eman, 6-"Ya, nos vemos (nik)", 7-"Ya, nos vemos (berak), 8-joan. Oso ohiko den beste esaldia "¿Qué dice?" da.

Bestalde permitituko didazue aitortzea humiltasun osoz bertako nexkentzat oso erakargarria naizela. Ez barrik egin, halaxe da, esan egiten didate, ta klaro ni ez harrotzen saiatzen naiz baina zaila da, jeje.

Zer gehiago, beno hemen sekula ezagutu gabeko jaki pilo bat dastatzen ari naiz, baina ez prestatzen eragatik bakarrik baizik eta han aurki ez ditzakegun produktu pila bat dituztelako, harrigarria da, egunen batean azalduko dizkizuet. Animaliak ere nonahi topa daitezke kaleetan zear. De hecho iratzargailurik ez dudanez oilarrarekin kikirikiarekin esnatzen naiz goizeko 6:30ak aldera. Geroxego astean diran txerriak dena delako soinua ateratzen, denetik entzuten da hemen.

Behin baino gehiagotan errepikatu dut hau oso desberdina dela guretik. Baina hasieran batean ikus daitekeen gauzetaz baino pertsonen jokabidean nabari dut nik aldea batipat. Hemen imaginazio handia eduki beharra dago askotan jendeari ulertzeko, oso zaila da beraiek espero duten bezala konportatzea baina oraintxe ez dakit ba nola esplkatu. Begira adibidez bertakoei nekez antzungo diezu ez esaten, edo ezin duela, beti ongi da, "de aqui lo vemos " edo antzeko zeoezer naiz eta aldez aurretik jakin ez duela egingo, asmatu beharra dago. Eta denborarekin berdin. Ogiaren bila joan nintzen aurrekoan eta 20 minutu itxaroten esan zidaten, azkenean ordubete izan zen; fotokopiak ateratzera joan eta dendakoa ez zegoela, laister zetorrela, gero jakin nuen gosaltzera joan zela herriko beste aldera, ordubete barru edo bueltatko zela, eta bien bitartean ni han itxoiten eduki nahi ninduten bi orri besterik ez fotokopiatzeko, esatea zuten eta bueltatuko nintzen geroxeago! en fin, pazientzi, hemen ezinezko da zeozerk molestatzea, umore onez ez bazaude jendeak ez dizu begi onez ikusten asi que badirudi inor ezin daitekeela sekula kexatu ezertaz. Harritzen nauen beste gauza bat zera da, jendea segituan distraetzen dela bestelako gauzekin norbaitekin hizketan dagoenean. Zer esan nahi dut, akaso norbaitekin hizketan nahiteke baina bapatean norbait azaltzen bazaio edo besterik gabe zeozer egiteko okrrentzia badu hortxe utziko zaitu hizketan bakarrik. Zaila daimaginatzea baina hal gertatzen da ba, zaila da askotan elkarrizketa bat eramatea norbaitekin.

2007/08/03

Nire etxetxoa



Hauxe duzue ba ni hartu nauen familiaren etxea. Polita ezta?

2007/07/31

Gogoetak

Oraingoan ez naiz pasadizo kontretu bati buruz jardungo, bestelakoa izango da.

Dakizuen bezala lehen egunak konplikatu xamarrak izan ziren, toki berria inongo erreferenterik gabe, nitaz arduratuko zen inor gabe. Orain moldatzen ari naiz hemen topatzen ari naiz aldaketa askoetara, ta gutxi dira nolabait gauzak errezten dizkidatenak.

Ia irtsi nintzeneik diarrearekin ibili naiz, espero zitekeena zen, gorputz guztia arkakusoek utzitako markaz josia dut, kamionetan ibiltzen naizen bazuetan mareatuta amaitzen dut, baina oraindik ez da ezer izan benetan momentu txar bat pasaztera eraman nautenak. Jatekoarekin ondo konpontzen naiz, dagoeneko barneratu dut egunero oilaskoa eta arroza jango dudanaren ideia, gero badira beste gauzak ere baina bariedade gutxi dago egia esan. Garbitzeko ur hotzarekin noski, nik normalean goizean balde bat urez betetzen dut gero bazkalosterako eguzkiaz epelduta egon dadin eta hori erabiltzeko, alde handirik ez badago ere. Gero ba arropa garbitzeko lehen gure aitona-amonek egiten zuten eran, oraindik ez dut asmatu nola plantxa dezakeda arropa.

Goazen orain pixkat kritikoak izatera: hemen gehien arritu nauten gauzak zalantzarik gabe konpromisu falta eta errespetu eza besteekiko. Jendea erabat inpuntuala da, inori ez zaio axola ordubetez edo gehiagoz besteak itxaroten edukitzea, hitzemandakoak ez dira kunplitzen, desorganizazio itzela, komunikazio falta, ... badirudi inor ez dela bestearen lekuan jartzen, eta kaltetua dena ez da kexatu ere egiten, ohituta daude. Nik askotan diot hemen gauzak kasualidadez gertatzen direla, programatutako gauzak ez dire betetzen eta adostu ez direnak gauzatzen dira baina beti giro informal batean. Herri honek duen kaltea ez da errekurtso falta baizik eta antolaketa. Nik noski gauza hauek ez diot horrela garbi esaten, ni ez naiz inor haien ohitura kritikatzeko baina gauza askok deseperatu egiten naute, baina ni ere nola narabilten, en fin.

Esaten dutenez ingurumenarekin oso kointzientziatuta daude hemen, horrexegatik ez dituzte meatzeak nahi, baserritarrak abonu organikoak erabiltzera animatzen dituzte etab. Orduan nolatan uler daiteke lurrera botatzen dituzten ondakinak, zona batzuk penagarri daude, basura nonahi, ulertezina.

Egia esan inguru hauetan dibertitzeko aukera gutxi dago. Horrexegatik bertako askok edanari ematen dio, cañazo delako edari gogor bat dute eta horrexekin mozkortzen dira. Lotsagarria da, duten diru gutxia nola gasta dezaketen horretan eta are gehiago nola bukatzen duten. Borrokak hemen oso ohikoak dira, askotan laban eta guztiekin, kontuz ibili behar da. Beste denborapasa ezaguna bikoteari adarrak jartzea da, hemen normaltasun osoz ibiltzen dira gizon-emakumeak beste pertsonekin, guztiek dute amanteren bat eta naturaltasun osoz kontatzen dute. Bai, oso erromantikoak dira hitzetan baina gero beren ekintzak ...

2007/07/30

Piuran

Jarrai dezagun gure hizkuntzan.

Hemen pasatzen zaizkidan bitxikeritatik beste bat kontatuko dizuet orain: hantxe nebilen nire ordenagailuan lanean musik entzuten eta hara non bapatean ohartzen naizen nire ondoan (5 metrotara edo) bikote baten ezkontza ospatzen ari zela, non eta erregistro zibileko ofizina txiki batean, haiek, bi testigu, bertako pare bat langile eta nirekin, kolakola eman zidaten gero haiekin brindisa egieko. Egun berean bilera batean izan nintzen zeinetan udaleko azken semestreko ebaluaketa egin behar zen (haiek horri hala deitzen badiote ...) eta amaitzean Oficina de Desarrollo Ruralekoak bertakoak animtzen gaituzten herritarrekin bateran pintadak egin ditzagun etxeetako paretetan ingurumenaren alde. Gogoan dut txikitan inoiz 'al mundo al revés' jolasten ginela, honek horixe zirudien.

Zorionez dagoeneko esan dezaket nolabait kuadrila baten partaide naizela hemen ere. Jende jatorra da eta lanean ibili ostean maiz zerbeza batzuekin mahai baten inguruan elkartzen gara gure kontuak esan barre batzuk botatzeko.

Ostegunen Piurara jeitsi nintzen, buf, uste dut berriz ez jeisteko eskatuko diodala Wilmerri ze jasangaitza zait, oso gogorra egiten da bide horietatik ibiltzea. Horren aurretik goizean herriko umeek desfilen bat ikusteko parada izan nuen, larunbatean Fiestas Patrias zela eta ospakizunetako ikuskizunera desfile gisa.

Azken bi egunetan ya zeozer hasi naiz Piura ezagutzen, han Pacaipampan ezagutuako jendearkin elkartzeko aukera izan dudanez. Larunbatean Catacaos izeneko herrian izan nintzen, toki trustikoa bertako zeramikagatik. Gero lagun batean etxean elkartu ginen 'chela' batzuk edateko. Igandean berriz hara bueltatu ninzen, bertako platen ezegunetako den Ceviche jatera gonbidatuta (arrai gordina juku bere batzuekin egosia) eta han alkatearekn egin nuen topo, Donostiako argazkiak erakutsi nizkien bide batez. Gau aldera zentrora aldegin nuen beste lagun batekin (hemen hobe bakarrik ez banabil).

2007/07/27

Back To The Primitive

This post is intented for all that want to follow my journey to Perú through my thoughts in this blog but can't do it because they don't understand basque. I'm gonna do it in english, not spanish, it's time for my basque friends that don't feel confortable reading in basque to start learnign it, it's up to you if you preffer to do it in english. Well and this one goes specially for Beeda, that's my birthday present for you :-)

Well, I arrived to Piura (capital city of the region of the same name in the north of Perú) on 11th July and I was there for two days where I could meet people from the ornganización called CIPCA that was suporting the proyect I was suposed to be involved. Then after a 7 hours journey by car through almost intrasitable ways I arrived to Pacaipampa, my home for the next three months, a small town of about 1000 people in the mountains, declared a extreme poberty zone.

The first days were quite dificult to manage, I didn't know anybody and I wasn't sure about what to do. Hopefuly the people from the town hall was very amicable and I did friends very quickly. Then my work in here was somehow decided (because you can't never be sure about anything here), I'm intended to analyze the organization, internal relations and work of differentes areas of the town council. Then they asked me to develop a program to track all the documents that are created here. Finally I will scape to the landside form time to time so follow the proyects that are going on and encourage the inhabitants to continue working hard.

I knew already that I was coming to a place with lack of many conforts I'm used to and that's were I am, it seems I've travelled 100 yeras in time. But in the other hand the views here are espectacular, the weather is always sunny and is a perfect place to get in touch with another culture from wich I can learn many things. There is available a web page with my pictures on it in case you want to check them, the link is in a post somewhere bellow this one.

Now I'm back in Piura, this time the trip was horrible, I almost puked, now I'm OK but it's been 3-4 days that my stomach is a bit naughty.

That's all for now. I promise that it won't be my last post in english.

2007/07/24

.. eta gehiago


Ya martxa hartu dudaean ez naiz ba geldituko ezta?

Larunbatean berriz ere oinez ibiltzea tokatu zitzaidan, herritik ordubetera goian dagoen auzo batetara iritsi eta bertakoekin hitzegiteko han gauztuko diren pare bat proiekturen inguruan. Honekin amaitzean futbolean aritu nintzen bertakoekin baina klaro, pentsa mendi puntan geundela asi que jolasten genueneko 4 minutuko 2 itxaroen pasatzen genuen maldan bera eroritako baloia jasoko zuenaren zain. Herrira bueltatzean festa zegoen plazan, hasieran ondo ibili nintzen baina betiko moduan jendeak behar baino gehaigo edateari ekin zion eta horrekin batera lehen bronkak. Egoera hartan gelara bueltatzekotan ere egon nintzen baina azkenean geratzea erabaki nuen nolabait herriko dinamikan pixkanaka murgiltzen segi nezan. Festak dean den laister izan zeun amaiera, gizon bati garagardo botika buruan puskatu eta odolka hasi zenean, atsaldeko 5ak izango ziren baina han ez zer orden pixakt jarriko zuen inor azaldu.

Hurrengo egunean herria eta herritarrak ezagutzeko lanean jarraitu nuen, nahiko egoera inkomodoa da jendeak disimulurik gabe begiratu eta marmarka ekiten diotenean baina zer egingo zaio, nik agurtu egiten ditu horrela denborarekin haiek ere ni ikustera ohitu daitezen. Atsaldean Volley partida jolastera gonbidatu ninduten (Perun afizio handia dago, ia futbola baino gehaigo) eta nire harridurarako nahiko ondo moldatu nintzen, aunque aitortu beharra daukat aurkari gehienak ni biano metro erdi gutxiago neurtzen zuten nexkak zirela. Por cierto uste dut oraindik honi buruzko komentariorik ez dudala egin baina hemengo emakumeak ejem ... polit askoak dira :-)

Ta beno, azken bi egun hauetan ez dago ezer berezirik kontatzeko, lanean jardun dut ordenagailuan.

2007/07/23

(titulu faltan)



Oraingo honetan egoera oso bestelakoa da egunetik egunera gustorago nabil eta uste dut argi islatuko dela sentsazio baikor hau datozen errenkadetan.

Orain astebete juxtu Lagunas-en izan nintzen, goizeko 4tan jeiki eta hiru orduko bidaia neketsuaren ostean el Ojo de la Laguna delakoari so egiten nebilen (argazkia igoa daukat). Ilunpetan gosaldu ostean beste ordubetez bide maldatsu batetik oinez egin eta orain arte egon naizen lekurik hurunenera iritsi nintzen. Han bertako eskolako ikasleek ongi etorria egin ziguten, kuriosoa egiten zizkidaten galderak euskaraz hitzegin niezaien, de hecho gaztetxo batek euskal izenak esateko eskatu zidan inoiz aurrik izanez gero (eta hemen goiz izaten dituzte) jartzeko asi que ez arritu sekula zuen izen bereko Peruarik ezgutzen baduzue. Tallera ondo prestatua generaman baina beldur pixkat ere banuen, bilera bertako Rondak konbokatu baitzuen eta hauek badakizue, zeozer gustoko ez dutenean jipoitzeko ohitura dute. Azkenean dena ondo atera zen eta nik eginiko 15 minutuko hitzaldiarekin kontentu geratu ziren.

Hurrengo egunean azkenez nire ONGko ordeazkaria den Wilmer Pacaipampara gerturatu zen, azkenik norbait nire euskarri izateko. Oraindik hotelean nenbilela eta ni hartuko ninduen familia baten bila ibili ginen baina ez genuen zorterik izan, baina ordea nik egin beharreko lana definitzerako garaian, udaletxeko gerentearekin bildu ostea de garbi geratu zen. Batetik udaleko eguneroko lanerako baliagarriak izan daitezkeen programa batzuk egingo ditut (adb: registro zibila oraindik informatizatu gabe dute) eta horretan nabilela bertako langileekin hitzeginaz udal gestioko nolabaiteko diagnostiko bat beteko dut proposamen batzuekin batera. Bstetik Wilmer hemen denetan udalak hainabt lekutan martxan dituen proiektuak ikuskatzera joango naiz berarekin, bertakoekin hitzegin eta gero informe batzuk osatzeko. Ondo. Gauean udaleko langile baten urtebetetzeak zirela eta festan elakrtu ginen 12bat lagun eta horren emaitza duzue aurreko bideoa.

Ostegunena lanerako tokia jarri zidaten, interneteko konexodun ordebagailua eta guzti dut nahi eta lanerako giro aproposena ez den (euren dni egitera datozen jendez gainezka egoten da ofizina). Atsaldean Curilcas-era habiatu ginen bertakoei nolabait gure haserrea erakustera. Kañaberetatik azukrea ateratzeko panela bat eraikitzen dabiltza han baina berau erabiliko duten nekazariek apenas parte hartzen duten obretan eta hori ezin da hala izan, oraingoan ere nik hitzegin beharra izan nuen dene aurrean, ohitu beharko dudala uste dut horrelako egoeretara.

Ostiraletik apenas dago ezer kontatzeko, ofizinan lanean ibili nintzen eta Wilmerrekin pare bat bileretan parte hartu nuen. Jakin dezazuen nolakoa den hemengo puntualtasuna eta konpromiso falta honakoa: 13:30tako bilera 14:00, 16:00takoa ordu t'erdi itxaroten egon ondoren ezeztatua eta 19:00takoa 19:30. Badirudi norbait animatu dela ni bere etxean hartzera (oraindik hitzegin beharra dukatu ordaindu beharreko etb) baina hilaren 30etik aurrera izan beharko dela asi que bitartean hotelean.

2007/07/20

Zubiaren inagurazioa




Alkateak Bellavistako zubia inauguratu zuenean herrian (caserio) festa egin zen. Hemen bertakoen dantza erakustaldia.

Urtebetetze festa



Udaletxeko langile baten urtebetetzeak ospatzen. hemen festa guztietan dantzan ibiltzea ezinbesteko baldintza da.

2007/07/16

Lost In Translation



Pelikula horrek ederki islatzen du nire egoera unea unetan, naiz eta bertan azaltzen den gizarteak eta hemen Pacaipampan topatu dudanak inongo atzekotasunik ez izan, filmeko protagonistaren pareko sentsazioekin bizi naiz. Oso arrotz sentitzen naiz hemen, normala lehen egunetan, baina desiatzen ari naiz behingoz martxan hasi eta gustora sentitzeko. Ez dakit zer egin ez norengara jo ... en fin, espero nire ONGko adiskidea laister etortzea eta zerbaitetan hastea, bestela zoratuko naiz. Jendea atsegina da noski, baina erabat galduta nago, aurrekoan herrirako bidean nentorrela (7 ordu 200 km baino gutxiago egiteko mendi bideetan barrena) nirekin zihoan gizon bati esan nion hemen oraindik dinosauroak ere aurkituko nituela, zibilizaziotik erabat aldenduta dagoen lurraldea baitirudi, mendien artean. Eta nolatan orduan interneterako konexioa? aitortu beharra daukat zenbait gauzek oraindik harritzen nautela, argindarra duela urtebete exkax iritsi zen (lehen motore bidezko generadore bat zuten), ur potablea apenas iristen da leku gutxi batzuetara, berdin desagueekin baina hara non Peruko gobernuari eskerrak satelite bidezko interneteterako sarbide duten ordenagailu batzuek.

Ostiralean herriko udaletxeko langileen artean aurkeztu ninduten, hitzegin ere egin beharra izan nuen, zer esan ez nekiela nengoen, azken finean ez baitakit zihur oraindik zertarako etorri naizen, beno, mami handi gabeko hitz batzuekin agurtu nituen eta ondo hartu zuten. Asanblada horretan bide baten herriko langile baten osasunan hobetzeko nolabaiteko kolekta baten inguruan eztabaidatu zuten eta nik ere parte hartuko nuela esanarekin asko poztu nituen.

Hurrengo egunean alkateak inguruko (2,5 ordutara kotxez) auzo batetara joatera gonbidatu ninduen zubi bat inauguratu behar zuela eta. Goizeko 4tan irtetkoak ginen baina azkenean 5etan azaldu zen txoferra (hemen puntualidade gutxi), nirekin batera gazte batzuk zihoazen zubiari azken ikutuak hemanteko, horien artean bazen bat zeina ordurarte herriko lokal festan ibili zena ezkontza medio (eta niri lotan utzi ez zidana) eta horrexegatik bidaiaren zati bat botaka iragan zuen lehiotik kotxea une bakar batean ere gelditu gabe! Goizean gazte batzuekin batera prestatzen egon nintzen eta gero alkatearen zain geratzekotan hitzeman nuen besteak herrira bueltatzen ziren bitartean. Hara non alkatea 5 ordu beranduago iritxi zen eta ni han bakarrik ezer egin gabe. Jendeak ez zion niri begiratzeari uzten, zooko animalia bainintzan. Argazki batzuk atera nahi eta kamera atera nuenean orduan hurbildu zitzaizkidan eta egia esan asko eskertu nuen haiek galdezka ari zitzaizkidala denbora pasa bainuen; besteak beste gizon bat haritu zitzaidan bibliaren garrantziaz hizketan, nola ulertuko zuen honek dioena, analfabetoa bazen berak aitortu zidan bezala. Kuriosoa ere nola zerabilkiten nire musika entzuteko aparatua. Argi utzi behar izan nuen ez nintzela harrobian lanera etorritako bat, hemen egundoko haserrea dago gai honekin, kanpoko enpresa bat hasi omen da lanean herritarrem borondatearen aurka, ingurumena kaltetuko duelako, horrexegatik bertan egoteko alkatearen baimen berezi bat behar dut eta beti norbaiten konpainian egon (ez egun hartan bezala); geroxeago gai honen inguruan herritar batzuekin hizketan ihardun nuen eta haien hitzetan arazo honek berriz ere indarkeria Peruko lurralde honetara ekartzeko arriskua du, horietako batek ere aitortu zidan bera prest zegoela gerrillari bezala parte hartzeko. Azkenean iritxi zen alkatea eta horrekin batera festa, han ibili ziren bertsoak kantatzen, antzerkietan eta amaitzeko dantzaldiarekin, egun hartan libratzerik izan nuen baina uste dut laister asko nik ere parte hartu beharko dudala. Porcierto, hau dut laugarren eguna hemen eta dagoeneko "musica serrana" delako hau gorroto dut, gaueko ordu gutxi batzuk salbu uneoro entzun daiteke kalean eta gela barruan, ohitu beharko.

Igandea lotan pasa nuen ia osorik, zeozer jateko eta Brasil eta Argentinaren arteko norgehiagoka ikusteko tartea sallbu 26 ordu inguru igaro nituen ohean, bazen garaia zeozer deskantsatzeko.

Gaur ya azkenean lortu dut dutxatzea, aurreko egunetan hoteleko bainugelara joaten nintzen baikoitzean ez zegoen urik, gaurkoan lortu dut, ur hotzarekin noski, eta bide batez arropa ere garbitzeko aprobetxatu dut horretarko prestatua dagoen lekuan, ikusiko dugu nola geratzen den.

Zer gehiago, bihar udaletxeko mutil baten berarekin beste auzo batetara joatera gonbidatu nau, bertakoei ingurumena zaintzeko hitzaldi bat eman behar die eta nik ere hitzegin ezkero serioago hartuko omen dute eta. Auskalo zer esango diedan, baina hemen ezer egin gabe geratzea baino hobea izango da zihur. Ea ez dudan anka sartzen eta hemen ohi den bezala uste eran hitzegiten diedan, izugarri kostatzen baizait, entzun beharko nindukezue bertako herritarrekin hizketan, ahaleginak egin behar ditu haiek bezala hitzegiteko (acá, allá, vacán, cholas, papas , ... ), azentua ere pixkana hartzen ari naiz.

2007/07/11

Donostia, Bilbo, Madrid, Santo Domingo, Lima, Piura ...

... eta biharko zorionez Pacaipampan izango naiz.

Bidaia nekagarria, zer esango dizuet, bakarrik nindoan eta eskerrak ondoan jende jatorra izan dudan. Florencia izan da 11 orduz alboan izan dudan Peruar emakumea, batak besteari elkarren bizitza kontatu diogu, bere 58 urteek mami gehiago izan dute noski: Limatik ordubetera dagoen herrixka bateko nekazaria, duela 8 urte uholde batzuek beren lurrak ondatu zituzten eta seme gazteenari ezin ikasketa ordaindu, Bilboko gizon bati eskerrak Espainian lana lortu zuen etxekolanetarako eta Madriden dihardu ordutik etxe berean. Pentsa, sekula bere herritik atera gabe, halako lan batean aurrenekoz jardunda eta familia atzean utzirik han ekin zion abenturari; horrekin alderatuta nireak eskurtsio txiki bat baino ez du ematen, benetan.

Leher eginda iritxi naiz Piurara baina deskantsatzeko denbora gutxi izan dut, nire gauzak pentsio batean utzi eta beregain nire ardura artu duen CIPCA ONGaren egoitzan pasa dut eguna, bertako jendea ezagutu eta nolabait nire eginbeharrak definituz. Enpresen inguruan ondo formatutako pentsonaren bat espero zuten eta horregaitik baliteke nire lana hasiera batean pentsatua zegonetik hurruntzea, hau da, udaletxearen diagnostiko bat egitearena, eta horren ordez udaletxeko langileen lana erraztuko duen sistema informatikoren bat garatuko dut, ikusiko da. Wilmerrek dena den esan dit, nire egonaldia ez dela lan horretara mugatuko, baizik ete bere asmoa ni inguruko landa auzoetara eramatea dela jendearekin biltzeko eta udaleko erabakietan gogoz parte hartzeko animatzera, paraje politak ikusiko omen ditut.

Txapela buruan eta ibili munduan, halaxe gara ba euskaldunak. Hara non CIPAren egoitzan Donostiar gazte bat ere lanean dabilen, Xabi, bi urtez Liman kooperante gisa lanean ibilia eta duela gutxi hona etorri dena. Badirudi badudala kontaktua hona Piurara jeisten naizenetarako.

Beno ba, alkatearen zain geratzen naiz. Berarekin elkarrizketa izatean habiatuko naiz Pacaipamprantz. Berak esango dit ni hartuko nauen familiarik topatu duen edota nire kontura etxe batean jarriko nauten.

Jo Ta Ke

2007/07/04

Master Of Puppets


Badakit blogaren asmotik urrutzen ari naizela baina ezinezko izan zait tentazioari eustea. Pasadan ostiralean Bilbon izan nintzen besteak beste Metallica ikusten eta nire bizitzako momenturik zorintsuenetako behar izan zela aitortu beharra daukat, amaitzean ezinezko izan zitzaidan iribarrea nire aurpegitik ezabatzea gau osoan zean.

Master Of Puppets, horixe da Metallicaren abesti ezagunetako baten abestiaren titulua, garai hartan (1986) taldekideek zuten cocainaren adikzioa dela eta sorturikoa. Eta orain? zein da "Txotxongiloen Jauna"? kontzertuaren jarraipena egin zuen edozein kazetarik baieztatuko lukeela uste dut orain gu garela Metallicaren esanetara gabiltzan txotxongiloak.

2007/06/28

DO THE EVOLUTION

Youtubeko bideoak nire blogean txertatzeko biderik ba ote dagoen jakin nahiean proba txiki bat egitea otu zait, eta honela Pearl Jam taldearen "Do The Evolution" jartzea lortu dut. Abestia primerakoa da eta honek bideona duen islada ezinhobea, ez dut uste abesti baten mamia hobe irudikatzen duen bideorik existitzen denik, harrigarria nola lor daitekeen laburbiltzea 4 minututan historiaren bilakaera kritiko hau.

2007/06/27

Aurkezpena

Honako blog hau, datozen hiru hilabeteetan nire bizileku izango den Peruko Pacaipampa herriko egonaldiaren berri emateko prestatu dut. Eusko Jaurlaritzako Euskal Gaztedia Lakidetzan programari esker eta Eibarko Egoaizia GKGEaren bitartez, hegoaldeko herri batetan sentsibilizazio proiektu batean parte hartzeko aukera dut eta horixe da nire aitzakia.

Oraingoz prestaketetan ari naiz, batari eta besteari galdezka han topa ditzakedan desberdintasun eta zailtasunen jaki nahiean. Beno, ta uztailaren 10a bitarte geratzen zaizkidan egun hauetan Donostiako uda ederraz gozatzen.

Ikusiko dugu ea han badudan blog hau eguneratua mantentzeko aukerarik, Pacaipampan ez ditut izango egun Donostian goza ditzakedan komodidae asko izango eta ail ikusten dut egunero interneterako sarbidea izatea.

Beno, amaitzeko, orri honen bidez izango duzue nire hango pasadizoen berri, argazki politen bat izanez gero ere igoko dut eta bideoren bat noizean behin jartzen ere ahalegingo duko naiz. Oraingoz ezer gutxi duzue irakurtzeko baina bitartean gehitu berri dudan flash musika erreproduktoreaz goza dezakezue, abesti on piloa jarri dizuet disfruta dezazuen eta zuen ordenagailuetara jeisteko aukera ere badu, xaguko eskubiko botoiean klikatuz gero.