Oraingo honetan egoera oso bestelakoa da egunetik egunera gustorago nabil eta uste dut argi islatuko dela sentsazio baikor hau datozen errenkadetan.
Orain astebete juxtu Lagunas-en izan nintzen, goizeko 4tan jeiki eta hiru orduko bidaia neketsuaren ostean el Ojo de la Laguna delakoari so egiten nebilen (argazkia igoa daukat). Ilunpetan gosaldu ostean beste ordubetez bide maldatsu batetik oinez egin eta orain arte egon naizen lekurik hurunenera iritsi nintzen. Han bertako eskolako ikasleek ongi etorria egin ziguten, kuriosoa egiten zizkidaten galderak euskaraz hitzegin niezaien, de hecho gaztetxo batek euskal izenak esateko eskatu zidan inoiz aurrik izanez gero (eta hemen goiz izaten dituzte) jartzeko asi que ez arritu sekula zuen izen bereko Peruarik ezgutzen baduzue. Tallera ondo prestatua generaman baina beldur pixkat ere banuen, bilera bertako Rondak konbokatu baitzuen eta hauek badakizue, zeozer gustoko ez dutenean jipoitzeko ohitura dute. Azkenean dena ondo atera zen eta nik eginiko 15 minutuko hitzaldiarekin kontentu geratu ziren.
Hurrengo egunean azkenez nire ONGko ordeazkaria den Wilmer Pacaipampara gerturatu zen, azkenik norbait nire euskarri izateko. Oraindik hotelean nenbilela eta ni hartuko ninduen familia baten bila ibili ginen baina ez genuen zorterik izan, baina ordea nik egin beharreko lana definitzerako garaian, udaletxeko gerentearekin bildu ostea de garbi geratu zen. Batetik udaleko eguneroko lanerako baliagarriak izan daitezkeen programa batzuk egingo ditut (adb: registro zibila oraindik informatizatu gabe dute) eta horretan nabilela bertako langileekin hitzeginaz udal gestioko nolabaiteko diagnostiko bat beteko dut proposamen batzuekin batera. Bstetik Wilmer hemen denetan udalak hainabt lekutan martxan dituen proiektuak ikuskatzera joango naiz berarekin, bertakoekin hitzegin eta gero informe batzuk osatzeko. Ondo. Gauean udaleko langile baten urtebetetzeak zirela eta festan elakrtu ginen 12bat lagun eta horren emaitza duzue aurreko bideoa.
Ostegunena lanerako tokia jarri zidaten, interneteko konexodun ordebagailua eta guzti dut nahi eta lanerako giro aproposena ez den (euren dni egitera datozen jendez gainezka egoten da ofizina). Atsaldean Curilcas-era habiatu ginen bertakoei nolabait gure haserrea erakustera. Kañaberetatik azukrea ateratzeko panela bat eraikitzen dabiltza han baina berau erabiliko duten nekazariek apenas parte hartzen duten obretan eta hori ezin da hala izan, oraingoan ere nik hitzegin beharra izan nuen dene aurrean, ohitu beharko dudala uste dut horrelako egoeretara.
Ostiraletik apenas dago ezer kontatzeko, ofizinan lanean ibili nintzen eta Wilmerrekin pare bat bileretan parte hartu nuen. Jakin dezazuen nolakoa den hemengo puntualtasuna eta konpromiso falta honakoa: 13:30tako bilera 14:00, 16:00takoa ordu t'erdi itxaroten egon ondoren ezeztatua eta 19:00takoa 19:30. Badirudi norbait animatu dela ni bere etxean hartzera (oraindik hitzegin beharra dukatu ordaindu beharreko etb) baina hilaren 30etik aurrera izan beharko dela asi que bitartean hotelean.
2 comentarios:
Eskerrik asko mezuagatik Andoni!! Uler dezakedan testu bat itxaroten ari naiz....
Eta ondo ibili Mikelen partez!
Joe Andoni, gustora zabiltzala ematen du ez??? Baino aber, laister alkate bihurtuko zaituzte hor!!! Bo laburpen-laburpena, Vinokurovek positibo eman du, Orio asteburuan 1. eta 3., Juanito Almeriara eta Cifuentes segurona Valladolidera, Xabi Prietongatik 6 milioi euro eskatu ditugu asike Realean geratuko da, Hattricken 2. zoaz, 1. partidua irabazita... Ta oraingoz beste ezertaz enaiz gogoratzen. Portzierto, Interneta erabili dezakezu nahi dezunean? Osea albisteak badazkazula?? Ala pues, segi disfrutatzen e!!
Erik Zubel
Publicar un comentario